XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hizkuntz Politikakoek hitz egin dute jada Eusko Jaurlaritzarekin, eta hasierako asmoa Nafarroako euskalkien grabazio guztiak ondo gordetzea bada ere, aurrerantzean euskal fonoteka egiteari eutsi nahiko liokete antolatzaileek.
Bitxia da ahotsak gordetzearena.
Deustuko Unibertsitateak ere atera du
Ez dakit zergatik, grabazio hauek gogorarazten didate Leninen momiarena: ilara luzeak hildakoaren aurpegia ikusteko.
Imajinatzen ditut Interneten bidez beste garaietako ahots hauek entzungo dituztenen aurpegi aztoratuak,
Berriak gogorarazi dit ere nonbait egon beharko luketela Kandido Izagirre frantziskotarrak gure aminari eta izekori grabatutako zintek.
Onartu behar da fraide hauen eramana benetan idien parekoa izan zela askotan.
Osabari entzuna diot behin baino gehiagotan kontatzen nola elkartzen ziren bi andreak, dotore-dotore prestatuta, frantziskotarrarekin zuten hitzorduaren zain, eta hasierako egunetan urduri samar eta guzti zeudela euren kontuak grabatu behar zizkienaren aurrean.
Berak lagundu ziela lehen egunean harremana egiten, eta gero utzi zituela lauak
Frantziskotarrak denetarik galdetzen zien hasieran, eta Concepcion eta Juanita animatu zirenean, mar-mar etengabe, han ez zen galdera gehiagorik izan.
Osabak behin baino gehiagotan ikusi zuen apaiza lo seko, grabagailuaren zinta bukatuta, bi ahizpak iji eta aja kontu kontari honetaz eta hartaz etengabe, kupidagabe.
Ez dut inoiz entzun grabazioa, baina gure herrian jada galdu den mintzoaren lekukoak izanda, askotan errepasatu dut aspaldian eskuratu ahal izan nuen grabazioen transkribapena, ozenki, sikiera motots urdineko bi emakume haien doinua gogoratzeko.